Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Gebaratarrak oso familia boteretsua zenn Erdi Aroan. Euren izena daukan herrian gaztelua eraiki zuten lehendabizi, XI. mendean, muino baten gainean. Mende batzuk beranduago, XIV. mendean, jauregia jaso zuten muino horren oinetan. II. Karlistadan, ordea, tragedia iritsi zen herrira.
Jauregia eta gaztelua erabat suntsitu zituzten 1839an egindako eraso batean. Gaztelua ez dute inoiz berreraiki, baina jauregiaren zati bat berriz ere altxa dute.