Astolako entzutegi eta espetxea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Astolako espetxea

Astolako entzutegi eta espetxea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Astolako entzutegi eta espetxea Abadiñon dagoen eraikin handi eta karratua da. 1576an altxatu zuten eta egungo eraikina 1784an egin zen zaharberritzearen ostekoa da. Hiru solairu ditu eta hormak harlangaitzez eginda daude, eraiki zutenean harlanduaren itxura emateko pintzelatuta bazeuden ere. Gaur egun berriz, harria bistan dago.

 

Aurrealdean karpanel arku formako sarrera bat dago eta horren gainean lehen solairura heltzeko harrizko eskailera. Ganbaran berriz, lau leiho karratu txiki daude eta gorago, egurrezko egituraren zati bat, gaur egun beiraz estalita.

 

Eraikinaren atzeko aldean, mentsula ugari daude, horietako bik komun moduan erabiltzen zen egitura zaharrari eusten diote oraindik.

 

Astolako entzutegia Durangoko merindadeko gune politiko-administratiboa zen, bertan bizi zen Merindadeko Teniente Korrejidorea, laguntzaileekin batera. Kartzela ere bazen, gizonezkoena lehen solairuan zegoen eta emakumezkoena berriz ganbaran. Gaur egun Gerediaga Elkartearen egoitza da

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Barrio Astola, 26 - 48820 Abadiño
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba

Zerbitzuak

  • Aisialdirako gunea
  • Komunak
  • Parkinga
  • Parkea
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak