Durangoko Alde Zaharra | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadin
Joan edukira
Uribarriko Santa Mariako Basilikako elizpea

Durangoko Alde Zaharra

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Andra Mari elizak ematen dio ongi etorria Durangoko alde zaharrean sartzen den bisitariari. Gotikoa eta berpizkundeko estiloa nahasten dira eliza honetan, ikusgarriena egurrezko elizpe handia da. Bere ondoan Arandoñoko dorrea dago.

 

Alde Zaharra, batez ere, Barrenkale, Artekale, Goienkale eta Kalebarria kale paraleloek osatzen dute eta Zeharkalek guztiak gurutzatzen ditu.

 

Barrenkalen gora Lariz dorrea eta bere irudi bitxiak ikusi eta San Ana harrizko plazara politera iritsiko da bisitaria. Bertan daude izen bereko eliza eta Santa Anako arkua ere, lehen hiriak zuen harresiaren sarreretako bat da, 1556an eraiki zuten estilo barrokoko arku hori.

 

Artekalen behera udaletxearen eraikin ikusgarriarekin egingo du topo: XVI. mendekoa da, napoliar eragina duen estilo klasikoa du. Fatxada nagusiko irudiek arreta deitzen dute.

 

Eta Andra Mari elizatik eskuinerantz hartuta Garai jauregia, Gurutze Santuaren ermita (gaur egun Turismo Bulegoa dena eta Kurutziagako gurutzea gordetzen duena) eta Olalde jauregia ere ikustekoak dira.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Helbidea
- 48200 Durango
Telefonoa
Helbide elektronikoa

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkea
  • Jatetxea
  • Bisita gidatuak