Maria Sortzez Garbiaren Katedrala (Katedral Berria) | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Maria Sortzez Garbiaren Katedrala (Katedral Berria)

Maria Sortzez Garbiaren Katedrala (Katedral Berria) Gasteizko eraikin neogotikorik garrantzitsuena da. Florida parkearen parean dago.

1862an Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako elizbarrutia sortu zenean, katedral berri bat beharrezkoa zela ikusi zuten, Santa Maria Katedrala egoera txarrean zegoelako eta txikiegia zelako apaiz guztiak bertan batzeko. 1904an hasi zituzten tenplu berria egiteko lanak eta eraikina 1969an inauguratu zuten.

Gurutze latindar formako oinplanoa, bost nabe, girola eta kripta ditu. Barruan, batez ere kriptan, eskultura bikainak daude. Kanpoko xurrutarriek ere aipamen berezia merezi dute. Katedralaren girolan Arabako Arte Sakratuaren Museoa dago.

Bisita gidatuak:

egunero igandetan izan ezik Hizkuntzak: euskera, gaztelania, frantseza eta ingelesa

Ordutegiak eta prezioak jakiteko:

KALEARTE 945 101 070 edo info@kalearte.com

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Katedrala

Helbidea
Calle Magdalena, 1 - 01008 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Neogotikoa
Garaia
XX. mendea
Ordutegia

Astelehenetik larunbatera: 11.00etatik 14:00etara


Eleiz Museoaren ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:30etara
Larunbatka, igandeak eta jai egunak: 11:00etatik 14:00etara
Astelehenak: Itxita
Hitzordua bisita gidatuetarako
 

Zerbitzuak

  • Haur-instalazioak
  • Parkea