Koruko Santa Mariaren Basilika | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Koruko Santa Mariaren Basilika

Urgull mendiaren babesean eta Donostiako Alde Zaharraren bihotzean kokatuta, bisitari gehien hartzen duen arkitektura eraikinetako bat da Koruko Santa Mariaren Basilika.

 

Egungo tenplua 1750. urtekoa da eta antzinako eliza erromaniko baten gainean eraiki zuten. Horregatik esaten da hiriko elizarik zaharrena dela.

 

Basilika barrokoak elementu gotikoak, txurrigereskoak eta neoklasikoak ditu. Horrez gainera, azpimarratzekoa da estilo platereskodun elizpe bikaina. Eraikinak angeluzuzeneko oinplanoa du, zirkuluerdi formako absidea eta inguruan hainbat gela. Erdiko nabea, altura handikoa, gurutzeria gangez estalita dago eta amaieran korua dauka. Aldare nagusian berriz, Koruko Andre Mariaren, hiriko zaindariaren, irudia dago.

 

Sebastian santua ere ikus dezakegu basilikan, aldare nagusiko mihise batean eta aurrealdeko hormako eskultura batean, hain zuzen ere. Bestalde, urtero, abuztuaren 14an izaten den Salbean (Ama Birjinaren egunaren bezperan), fededun asko batzen dira elizan eta bertan, besteak beste, Donostiako Orfeoia (Europan entzute handia duen abesbatza) entzuteko aukera dute.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Erlijio eraikinak
Monumentu mota

Basilika

Helbidea
C/ 31 de Agosto, 46 - 20003 Donostia / San Sebastián
Telefonoa
Estilo artistikoa
Barrokoa
Garaia
XVIII. mendea
Ordutegia

Donostiako Koruko Andre Mariaren basilika urteko egun guztietan bisitatu daiteke astelehenetik igandera 10:00etatik 13:00etara eta 16:00retatik 19:00etara

Ekintzak

Organo kontzertuak

Zerbitzuak

  • Hitzaldi-aretoak
  • Bisita gidatuak