Ajuria Enea jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Ajuria Enea jauregia

Ajuria Enea jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Gasteizko egoitza-gunerik bikainenetako batean dago 1980tik Lehendakariaren egoitza ofiziala den Ajuria Enea jauregi ederra. 1920an eraiki zuten, Serafin Ajuria industrialariaren eskariz. Kanpoko itxurak arte neoeuskaldunaren elementu arkitektoniko guztiak ditu: arku-multzo bikoitza, beheko solairuan; balkoidun hutsuneak eta osagai heraldikoak dituzten hiru leihate nagusi bateratu, lehen solairuan; erdi-puntuko arkudun leihoak eta goian ostiko-arkuak dituzten eskantzu zilindrikoak, goiko solairuan; eta goian zerura begira dauden pinakulu ederrak dituen hegal zabala, teilatuan. Ajuria familiaren bizilekua izan ostean, ikastetxe bihurtu zuen Serora Eskolapioen erlijio-ordenak 1966an. Sei urte geroago, Arabako Foru Aldundiak bere egin zuen Euskal Artearen Museoa bertan jartzeko. 1978an ireki zuten. Lehendakariaren egoitza ofiziala izatea erabaki zutenean, goitik behera zaharberritu zuten. Ajuria Enea jauregirako sarbidea mugatuta dago.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Paseo Fray Francisco de Vitoria, 5 - 01007 Vitoria-Gasteiz
Estilo artistikoa
Neoeuskalduna
Garaia
XX. mendea