Varonatarren jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Varonatarren jauregia

Varonatarren jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Eraikinak multzo historiko bakarra osatzen duten bi zati ditu: jauregia eta harlanduzko dorrea. XIV. mendeko arkitektura militarraren adibide aparta da, egun Araban ondoen mantentzen dena. Lautada baten goialdean dago, nabarmen, harro. Alde batean dorrea gailentzen da.

Modiloiak mugarri dituen prismazko garitoiak ageri ditu ertzetan. Hegoaldeko horman, berriz, gaztelubegi bat dauka. Lau isurkiko estalkiaren ertzek almenak estaltzen dituzte. Jauregia bi aldetatik atxikitzen zaio dorreari, eta eraikuntza guztia almenadun harresi batek eta urez betetako zulo batek inguratzen dute. Duela gutxi goitik behera zaharberritu eta museo bihurtu dute. Gaubeako turismo bulegoak bisitaldi gidatuak antolatzen ditu dorrearen historia ezagutzeko eta, jauregian egiten zen bizitza nolakoa zen jakite aldera, garai hartako bizimodua berregiten dute. 

Eraikinak multzo historiko bakarra osatzen duten bi zati ditu: jauregia eta harlanduzko dorrea. XIV. mendeko arkitektura militarraren adibide aparta da, egun Araban ondoen mantentzen dena. Lautada baten goialdean dago, nabarmen, harro. Alde batean dorrea gailentzen da. Modiloiak mugarri dituen prismazko garitoiak ageri ditu ertzetan. Hegoaldeko horman, berriz, gaztelubegi bat dauka. Lau isurkiko estalkiaren ertzek almenak estaltzen dituzte. Jauregia bi aldetatik atxikitzen zaio dorreari, eta eraikuntza guztia almenadun harresi batek eta urez betetako zulo batek inguratzen dute. 

Duela gutxi goitik behera zaharberritu eta museo bihurtu dute. Gaubeako turismo bulegoak bisitaldi gidatuak antolatzen ditu dorrearen historia ezagutzeko eta, jauregian egiten zen bizitza nolakoa zen jakite aldera, garai hartako bizimodua berregiten dute.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Calle Real, 11 - 01426 Valdegovía/Gaubea
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Estilo artistikoa
Dorrea gotikoa da baina jauregiak ez du estilo zehatzik (XV. mendetik aurrera eraiki zuten).
Garaia
XIV. mendea

Zerbitzuak

  • Parkinga
  • Erakusketa-aretoa
  • Dendak
  • Bisita gidatuak