Mendozatarren dorretxea | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Mendozatarren dorretxea

Mendozatarren dorretxea

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Mendozatarren,  penintsulako leinurik itzaltsuenetako baten, bizilekua izan zen zenbait mendez. Iñigo Lopez de Mendozaren aginduz eraiki zuten XIII. mendean. 

 

Dorrea da multzoaren zatirik ikusgarriena. Bost solairu ditu, eta elementu gotiko zibilak ageri ditu. Erpin bakoitzean kubo bat duen harresi batek inguratzen du. 

 

Mendozatarren egoitza izan ostean, kartzela gisa erabili zuten. 1963an, zaharberritze-lanen ondorioz, garai bateko dotorezia berreskuratu zuen. Ondoren, Arabako Heraldika Museoaren egoitza izan zen irisgarritasun arauak ez betetzeagatik 2007ko martxoan itxi egin zuten arte.

 

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Gazteluak, dorretxeak eta jauregiak
Monumentu mota

Dorretxe-gotorlekua

Helbidea
Mendoza, s/n - 01191 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Estilo artistikoa
Gotikoa
Garaia
XIII. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Parkinga
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Dendak