Bendaña Jauregia | Euskadiko Kultur Ondarea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Bendaña Jauregia

Bendaña Jauregia

Arte eta Kultura

Ondare kulturala

Bendaña Jauregia Gasteizko Erdi Aroko alde zaharrean dago. XVI. mendean eraiki zuten, Arrieta Maeztu familiaren jauregia zegoen lekuan. Lehengo dorre haren aztarna batzuk ikus daitezke oraindik. Jauregiaren fatxadak Erdi Aroko gotorlekuen itxura du, elementu gotiko berantiar batzuk dituen arren. 

Barrualdean, berriz, arkitektura errenazentista gailentzen da, patioko arku multzoak argi erakusten duenez. 1994tik Fournier Karta Museoa dago bertan. Karten ekoizpen prozesua eta joko mota ezberdinak erakusten dituzten 250 karta-sorta inguru daude ikusgai. 

Alboan Patxi Mangado arkitekto nafarrak diseinatutako Arkeologia Museo berria dago. Bibat gune berria osatzen dute bi eraikinek. Bi museo, bi bilduma, ondare bakarra.

Datu interesgarriak

Baliabide mota
Eraikuntzak edo egitura interesdunak
Monumentu mota

Jauregia

Helbidea
Cuchillería, 54 - 01001 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Estilo artistikoa
Gotiko errenazentista
Garaia
XVI. mendea

Zerbitzuak

  • Komunak
  • Taberna/kafetegia
  • Erakusketa-aretoa
  • Hitzaldi-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak