Kongresu eta Musikaren Euskalduna Jauregia BILBAO(e)n (BIZKAIA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Kongresu eta Musikaren Euskalduna Jauregia

Kalitate Q agiria ISO

1999ko otsailean inauguratu zuten Kongresu eta Musikaren Euskalduna Jauregiak 4.200 pertsona baino gehiago har ditzake, auditoriumean (2.164 eserleku ditu) eta 18 aretotan banatuta.

 

Horrela, hainbat jarduera egin daitezke aldi berean. Federico Soriano eta Dolores Palacios arkitektoek egin zuten, eta eraikitze-lanetan dagoen ontzi baten itxura eman zioten. Bere diseinuak Euskalduna ontzioletan egindako azken itsasontzia irudikatzen du. Izan ere, jauregia dagoen lekuan bertan egon zen Euskalduna ontziola. Barruan, erabilera anitzerako 53.000 metro koadro ditu. Agertoki nagusiak 1.770 metro koadro ditu, eta askotariko ekitaldiak egin daitezke bertan. Aldibereko itzulpenak egiteko kanala, grabaketarako ekipoak, pantailak, fotokopiagailua, faxa, haririk gabeko Interneterako sarbidea, megafonia eta kongresistentzako bulegoak ditu, besteak beste.

 

Ikuskizunen inguruko informazioa nahi duenak eskura du 902 540 539 telefono-zenbakia.

Datu interesgarriak

Helbidea
Avenida Abandoibarra, 4 - 48011 Bilbao
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Ekitaldien arabera.

Areto kopurua
18
Edukiera
4200

Zerbitzuak

  • Taberna/kafetegia
  • Parkinga
  • Jatetxea
  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Bisita gidatuak
  • Prentsa-aretoa