Arte eta Kultura
Ondare kulturala
Andre Mariaren eliza (Antioko baseliza) euskal baselizen katedrala dela diote.
XII. mendeko gotorleku baten gainean eraiki omen zuten. Tenplu honi buruzko lehen agiriak 1366koak dira eta Zumarragako parrokia izan zen 1576. urtera arte.
Kanpoaldea apaindura gutxikoa da. Barrua, aldiz, ikusgarria. Haritz zurez egindako kasetoidura estalkia du, habe, tirante, karel eta jabaloi egitura konplexu batez osatua.
Antioko baselizaren kondaira
Historia handiko baseliza Istorio eta kondaira asko daude eliza honen inguruan. Horietako batek dioenaren arabera, kristauak eliza eraikitzen ari zirela ikustean, jentilek harritzarrak bota zituzten Aizkorri gainetik tenplua suntsitzeko asmoz. Baina ez zuten lortu, eta kristauek harri horiek eraikina amaitzeko erabili zituzten. Baseliza Ignaziotar Lurraldeko Hiru Tenpluen Ibilbidearen barruan dago, Loiolako eta Arantzazuko santutegiekin batera.
Uztailaren 2an, Santa Ixabel egunean, ohikoa da meza nagusian Andre Mariaren aurrean dantzariak Ezpatadantza egiten ikustea.
Baseliza
Antioko Musikaldia iraileko igandeetan egiten da.