Ezagutza Etxeak | Algorri Ezagutza Etxea ZUMAIAn (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

Algorri Interpretazio Zentroa

Praktika Onak

Algorri interpretazio zentroari esker Zumaiako itsaslabarrak eta marearteko zabalgunea ulertuko ditugu, natura-gune harrigarria. Zumaiako labar ikusgarriek munduko santutegi geologiko garrantzitsuenetarikoa eta ezagunenetarikoa osatzen dute.

 

Geologia-altxor horretaz gainera, Bizkaiko golkoko zenbait eraketa eta ekosistema aipagarri biltzen ditu Zumaiak. Esate baterako, Deba eta Zumaia arteko marearteko zabalgune ikusgarria -biotopo babestu izendatua-, Santiagoko dunak, San Migeldo artadia eta Beduako uharte- eta padura-multzoa. Algorrik natura-gune horri buruzko erakusketa eskaintzen du, ikus-entzunezkoekin, tailer didaktikoekin, laborategi, liburutegi eta irteera gidatuekin batera. Irteerak larunbatetan egiten dira, oinez eta ontziz.

Datu interesgarriak

Helbidea
Juan Belmonte, 21 - 20750 Zumaia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Martxotik ekainera eta irailetik azarora: Asteartetik ostiralera: 10:00-13:30 / 16:00-18:30 Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30 Igandeak: 10:00-13:30 Urtarrilean, otsailean eta abenduan: Osteguna eta ostirala: 10:00-13:30 / 16:00-18:30 Larunbatak: 10:00-13:30 / 16:00-19:30 Igandeak: 10:00-13:30 Uztaila eta Abuztua: Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 15:00-18:00

Areto kopurua
5
Edukiera
50

Zerbitzuak

  • Liburutegia
  • Bideo-aretoak
  • Bisita gidatuak