Arte eta Kultura
Museoak
Munduko Tximeleten erakusketa iraunkorrean mundu osoko 7.000 tximeleta inguru ikus daitezke. 2006an, Irungo Udalak erakusketa erosi zion ordura arteko jabeari, Manuel Aguirresaroberi.
Espainiako eta Euskal Herriko tximeleta guztiak Manuel Aguiresarobek berak bildutakoak dira. Gainerakoak lagunekin eta erakundeekin egindako trukeei esker lortu ditu. Tximeleta bakoitzak bere ezaugarri nagusiak jasotzen dituen fitxa du aldamenean. Bisitaldia biribiltzeko, tximeletaren ziklo biologikoari buruzko dokumentala ikus dezakete bisitariek.
Bildumak: Munduko tximeletak eta tximeletaren ziklo biologikoa erakusten duen dokumentala.
Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 eta 16:00-20:00.
Derrigorrezkoa da hitzordua hartzea.