Interpretazio Zentroak | D'elikatuz, Elikadura eta Gastronomia Gunea ORDIZIAn (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Arte eta Kultura

Museoak

D'elikatuz, Elikadura eta Gastronomia Gunea

Praktika Onak Produktu Cluba Euskadiko Turismo Etika

D'elikatuz elikaduraren eta gastronomiaren zentroa 2005ean ireki zuten. Ordizian dago, eta zaporeak eta osasuna ditu ardatz. Umeei zein helduei zuzenduta dago.

 

Beheko solairuan eskualdeko turismo bulegoa dago, eta lehenengo solairuan, Goierriko Interpretazio Zentroa. Horiei esker Ordizia eta inguruko herriak ondo baino hobeto ezagutzeko parada izango dugu.

 

Bigarren solairuan Elikadura eta Nutrizioa jorratzen dira, modu erakargarri eta didaktikoan. Gastronomia da protagonista nagusi hirugarren solairuan. Euskadiko gastronomia ezagutu eta ulertzeko hiru elementu aurkezten dira, batik bat: Idiazabal gazta, Ordiziako azoka eta euskal sukaldaritza. Museoa Euskal Euskadiko Museo Enogastronomikoen Sarean dago.

Datu interesgarriak

Helbidea
C/ Santa María, 24 - 20240 Ordizia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Goi Denboraldia: Astelehenetik ostiralera: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00 / Larunbat, igande eta jaiegunetan: 11:00-14:00 eta 16:00-19:00 Behe Denboraldia: Asteartetik ostiralera: 9:00-13:00 / Larunbat eta igandeetan: 10:00-14:00

Zerbitzuak

  • Hitzaldi-aretoak
  • Bideo-aretoak
  • Dendak
  • Bisita gidatuak
  • Prentsa-aretoa