natura
Hegaztiak behatzeko tokiak
Toloño, Kantauriar eta Kodes mendilerroek mendebaldetik ekialdera zeharkatze dute Arabako hegoaldea, eta hesi moduko bat osatzen dute, mundu mediterraneoa eta atlantikoa argi eta garbi bereizten dituena. Eremu geografiko txiki batean askotariko komunitate biologikoak elkarrekin bizi dira, mendilerro horietako ipar- eta hego-hegalen arteko disimetria klimatikoaren adierazgarri direnak. Laiotza pagadi eta erkamezti trinkoez estaltzen da, eta Euskadiko hegoaldeko banaketa-mugan, Europako liztorjalea edo kaskabeltz txikia aurkitzen ditugu, beste espezie batzuen artean. Hegoaldeko hegalean, berriz, eguzkiak gehiago jotzen du eta suteak sarriago gertatzen dira. Bertan, baso hostoerorkor gutxiago ikusten ditugu, eta artadiak eta sastraka esklerofiloak dira nagusi. Harrapari harkaiztarren komunitatea inguru honetako balio ornitologiko garrantzitsuenetako bat da. Bertan, besteak beste, sai arre, sai zuri, hontz handi eta arrano beltzek egiten dute habia, baita beste espezie harkaiztar batzuek ere, maskar sorbeltzak eta harkaitz-zozo gorriak adibidez. Belatxinga mokogorria ere oso ugaria da. Babes-figurak: Natura 2000 sarea Birding Euskadiren informazio-bulegoa: Izkiko parketxea, Korres (Araba) Tf 945 41 05 02 parqueizki@parques.alava.net www.alava.net Ibilbide ornitologikoak: - Kontrastako erreka-zuloak - Ioar zidorra - Zezenaren mendatea - Lobera pasabidea