Euskal Kostaldea
Hondartzak
Izenak berak argi erakusten duenez, Mutrikuko hondartza portuaren ondoan dago hondartza txiki eta atsegin hau, kostaldeko herri horretako hirigunetik (Monumentu Multzo izendapena du) oso gertu.
Urre koloreko harea lodia eta 180 metroko luzera du, eta olatuek gogor astintzen dute. Uretako hainbat kirol egiteko aukera ere eskaintzen du, hala nola piraguismoa, windsurfa, urpekaritza eta snorkela.
Zerbitzuei dagokienez, bi igerileku natural (horietako bat, joko olinpikoetan erabiltzen diren igerilekuen tamainakoa), tabernak, jatetxeak, dutxak, komun publikoak eta aldagelak daude inguruetan. Uda garaian, gainera, jolastokiak jartzen dituzte haurrentzat.
Windsurfa, piraguismoa, bodyboarda, boleibola, urpekaritza eta kirol-arrantza kanaberaz.
11:00-19:00.