Gasteizko Turismo Bulegoa | Turismo bulegoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Gasteizko Turismo Bulegoa

Kalitate Q agiria Euskadiko Turismo Etika Itourbask

Arabako hiriburuko txokorik ezagunenak bisitatzea errazagoa da turismo-bulegoari esker.

Turismo-informazioa eskaintzeaz gainera, hirian zehar bisitaldi gidatuak eta gaikako bisitaldiak (Gasteizko museoak, dorreak edo elizak ezagutzeko, besteak beste) antolatzen ditu.

Bisitaldien kopurua desberdina da urteko sasoiaren arabera. Bestalde, merchandising produktuak saltzen dituzte, bizikleten mailegua eskaintzen dute eta etxeko txikienentzako jarduerak ere prestatzen dituzte. Urte guztian zehar irekita egoten da bulegoa eta, zerbitzuak euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez eskaintzen ditu.

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza de España, 1 - 01005 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Astelehenetik larunbatera 9:30-18:30

Igande eta jaiegunak: 10:00-14:00

UDAN (uztaila eta abuztua): egunero irekita 9:30etatik 19:30etara

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak