Irteera puntua
Andre Maria Zuriaren Plaza
Etorrera puntua
Andre Maria Zuriaren Plaza
Ibilbidearen deskribapena
Vitoria-Gasteizko Eraztun Berdearen Bira hiria inguratzen duen 30,8 kilometroko ibilbide zirkularra da. Eraztun Berdea osatzen duten parke guztiak zeharkatzen eta lotzen ditu. Birara erraz sar daiteke hiriko edozein lekutatik. Dena dela, Andre Maria Zuriaren plaza proposatzen dugu irteteko leku gisa. Senda ibilbidea lotune gisa erabilita, Armentiako San Prudentzio basilikara iritsi eta inguruetan sartu ahal izango gara Biran. Ibilbideak oso ingurune desberdinak zeharkatzen ditu: ohiko baso-ingurunea Zabalgana eta Armentiako parkeetan, hiri-ibilbidea aldirietako auzoetan zehar eta abar. Zati handi bat Eraztun Berdeko bideetan egiten da. Ibilbidearen zailtasuna ertaina/txikia da, familiarentzat zein kirola egiteko ohitura handiagoa dutenentzat. Leku aproposa da bizikletaz zeharkatzeko. Biran zehar, ingurumen- eta kultura-intereseko lekuak aurkituko dituzu, baita atseden hartzeko eremuak, iturriak eta begiratokiak ere. Hiri-izaerarik handieneko tartean, gainera, kafetegiak eta saltokiak ditugu ibilbidetik metro gutxitara.