Araba eta Bizkaiaren arteko mendebaldeko mugan, Aiaran eta Goi Nerbioin, bisitariak inguru eder baten lasaitasunaz, kulturaz eta ondasun bereziez gozatu ahal du, Bilborekin eta Gasteizekin aparteko loturak dituen bitartean. Aiaraldeko Txakolinaren ibilbideari esker ezagutu dezakegu, adibidez, eskualdea; honela, hainbat upeltegi, ostatu turistiko, jatetxe, turismo bulego etab. bisitatu ahal izango ditugu.
Ingurumena maite dutenek Salbada mendilerroko ibilbideez gozatu ahal izango dute, hango landareak eta fauna ezagutuz. Turismo ornitologikoa ere egin daiteke bertan, migrazioan geldialdia egiten duten hegaztiak ikusteko.