Arabako Mendialdea lurraldearen hego-ekialdean dago. Lautada eta mendien txiki artean, ondare arkitektonikoa bizirik iraunarazi duten Erdi Aroko eraikin zibil (harresi, dorre, jauregi, jauretxe...) eta erlijiosoak daude.
Izkiko parke naturala leku aproposa da ibiltzeko, landareak eta animaliak ikuskatzeko, eta ibilaldiak egiteko. Eskualdean, hainbat bidexka daude. Horien artean GR 38 dago, Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea; horri buruzko informazio gehiago Lagrango La Traviesa interpretazio zentroan eskuratu daiteke.
BTTren zaleek maila guztietako ibilbideak dituzte Izki Arabako Mendialdea BTT zentroan, profesionalentzat eta hasiberrientzat.
Eskualdea zeharkatzen duen Vasco-Navarroaren bide berdean "Old english" estiloko XIX. mendeko eraikinak daude; meatzeko trena zaintzeko eraiki zituzten. Antoñanan, zaharberritutako bagoi batean, bide berde horren interpretazio zentroa dago.
Gainera, abenturazaleentzat hainbat ekimen antolatzen dira: bizikletan eta zaldian egiteko ibilbideak, rappela, amildegi jaitsierak, eskalada, etab.
Golfa gustuko dutenek 18 zuloko Urturiko zelaia aurkituko dute Izki Golf gunean.