Sukarrieta | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Sukarrieta

Sukarrieta

Helmuga turistikoak

Herriak

Mundakako ibaiaren eskuineko urertzean kokatutako herri hau dugu Bizkaiko toki zaharrenetako bat.

Gainera, Urdaibaiko Biosfera Erreserban dago kokatuta; eta, horrenbestez, ingurune natural paregabea dauka, bai eta interesekoak diren hainbat monumentu ere.

Udalerriko monumentuen artean, XIX. mendeko Legendikako Andra Mari eliza gailentzen da beste ororen gainetik. Halere, San Andres eliza eta Kanalako dorrea ere deigarriak dira oso, xarma artistiko eta historiko handiko eraikinak baitira.

Paradisu naturala

Ibilaldi kultural horrez gain, leku ederretan barrena txango luzeak egiteko aukera dauka bisitariak. Horrela, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren bihotzean dagoen udalerri honen inguruko bazterrik ederrenak ikus ditzake. Bestalde, azaroaren amaieran amaitzen dituzte Bizkaiko herri honetan San Andres zaindariaren jai nagusiak. Egun horietan, giro ona nagusitzen da Sukarrietako kaleetan.

Datu interesgarriak

Hedadura
1.50 Km
Biztanle-kopurua
357

Ekitaldiak