Meñaka | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Meñakako Mesterika auzoa

Meñaka

Helmuga turistikoak

Herriak

Landa izaerako Bizkaiko udalerri hau, hain zuzen, Sollube mendiaren (686 m) mazeletan banatuta dauden lau auzok osatzen dute. Dena den, badaude azalera lauak ere, eta horri esker, nekazaritza landu ahal izan da. Jarduera ekonomiko honi lotuta, baserri asko daude inguruan. XVI. eta XIX. mendeen artean altxatutako eraikinak dira, eta horien artean, nabarmentzekoak dira hauek: Otuna baserri dotorea; Beletakoerrota, egur labea duena; eta Jauregi, garai bateko errota baten instalazioak gordetzen dituena.

 

Hilarriak eta Mesterikako burua

Ondare historiko eta artistiko aberatsa dauka Meñakak. Andra Mari baselizan, Meñakabarrena auzoan, hasiko dugu ibilbidea. XVI. mende hasierako tenpluak oinplano angeluzuzena, harlangaitzezko hormak eta harlanduz egindako ertzak ditu. Antza denez, Meñakako jatorrizko parrokia da, inguruan VII-VIII. mendeetako hilobi asko topatu baitzituzten. Hobi horien hilarri batzuk, gainera, ermitaren hormetan zeuden. Mesterikako Santillandi baselizan ere hainbat hilarri agertu ziren. Halere, Mesterikako burua izeneko eskultura da aurkikuntzarik aipagarriena zalantzarik gabe. Emakume baten bustoa omen da eta, egun, Bilboko Etnografia Museoan dago. Antza, zeltek eta erromatarrek erabiltzen zuten hilobi-eskultura motari dagokio.

 

Natura

Herriaren ingurune natural ikusgarriak txango atseginak egiteko parada eskaintzen digu. Adibidez, Sollube mendira igo gaitezke oinez zein mendiko bizikletan. Bestalde, abuztua oso aproposa da herria ezagutzeko. Izan ere, garai horretan, herriko monumentuak ikusteaz gain, San Roke eta San Lorentzo jaiez goza daiteke.

Datu interesgarriak

Hedadura
12.20 Km
Biztanle-kopurua
730

Ekitaldiak