Lezo | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Lezo

Lezo

Helmuga turistikoak

Herriak

Bertako gailurrik altuena Jaizkibel mendia da. Halaber, hirigune historikoak eskaintzen digun arteak erakusten du balio arkitektoniko-artistiko handia duela, eta horren erakusgarri dira plaza karratuko elementu mugakideak.

Kostaldeko Donejakue Bidean dagoen Santo Kristo basilika gotikoa da Lezon nahitaez ikusi beharreko lehen eraikina. Aldarean dagoen Kristoren irudiarengatik da ezaguna. Izan ere, Lezokoaz gain, bizarrik gabeko Jesu Kristo gurutziltzatuaren bi irudi soilik daude Europan.

Erdigune historikoa eta ingurune natural paregabea

XVIII. mendeko udaletxea ere azpimarratzeko moduko eraikina da. Udalerriko alde zaharra Santo Kristo basilikaren inguruan egituratuta dago eta Lezok itsasoarekin izan duen lotura islatzen du.

Oso bestelakoa da Jaizkibel (545 m) mendi ingurua. Ibilaldi ugari egin eta Aiako Harria Parke Naturalaren, Txingudiko Badiaren eta Kantauri itsasoaren bista ederrekin gozatzeko aukera eskaintzen du.

Bestalde, maiatzaren erdialdean Lezo bisitatzen duen orok Mendekoste jaietan parte hartu ahal izango du, eta irailean Santakrutzetan (irailaren 14a Santakrutz Eguna da). Lezoko inauteriak ere nabarmendu behar dira, Trapujaleren, inauterietako pertsonaia mitologikoaren, partaidetzarekin.

Datu interesgarriak

Hedadura
12.90 Km
Biztanle-kopurua
5,990

Ekitaldiak