Zanbrana | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Zanbrana

Zanbrana

Helmuga turistikoak

Herriak

Gaztelu ugariko udalerri txiki hau Añanako kuadrillakoa da, eta lau biztanleria nukleo ditu.

 

Gazteluen udalerria.

Bestalde, Zabalateko nukleoan, nabarmentzekoa da izen bereko gaztelua. Aldirietan, edertasun natural handiko parajea dago, Arabako inguru honen ikuspegi panoramiko bikainez gozatzeko aukera ematen duena. Arabako probintziako armarriak Zabalateko gazteluko dorreak daramatza motibo nagusian, bere garaian izan zuen garrantzia dela tarteko.

 

Zanbrana udalerriko muino batean kokatuta dagoen gaztelua Burdin Aroaren hasieratik okupatu zuten, eta XI. eta XII. mendeetan Nafarroako erresumaren defentsa gune garrantzitsu bihurtu zen.

 

Eremu berean dago Ozioko gotorleku zaharra, Lanos izeneko harkaitzaren profil altxatuaren gailurrean. Bien artean 15 km inguruko bidea dago bidezidor bidez; beraz, txango atsegina egin behar da horiek bisitatzeko.

 

Ekainean, Gazteluen Eguna izaten da, monumentu multzoa balioan jartzeko modua indartzeko; hala, ibilbide bat eta hainbat jarduera egiten dira. Urtean zehar hainbat jai ospatzen dituzte Zanbranan. Uztaileko azken asteburuan Santa Luzia zaindariaren jaiak izaten dira; irailean berriz, jai herrikoiak egiten dituzte, San Isidroren omenez.

Datu interesgarriak

Hedadura
39.50 Km
Biztanle-kopurua
383

Ekitaldiak