Helmuga turistikoak
Herriak
Udalerri eder hau Butroe ibaiaren ertzean dago eta eraikin interesgarriz eta baserri ederrez apaindutako paisaiak inguratzen du, ikuspegi bikaina osatuz.
Gamizko kaleetan murgilduz gero, San Andres eliza gertatuko zaigu deigarri; XVIII. mendekoa da eta Errenazimentuko ezaugarriei eusten die. Gune berean aurkituko dugu Errotabarri errota ere, eta azken hori martxan ikusteko aukera ere izango dugu. Halaber, Gamiz-Fikako erdigunea azpimarra dezakegu (Fika) Eleizondo santutxoa, Bizkaiko ederrenetarikoa, eta San Martin eliza baitaude bertan. Elementu horiek guztiek bisitatzea merezi duen multzo bikaina osatzen dute.
Udako jaiak ezinbesteko hitzordua dira. San Juan, Astentsio, San Antolin eta San Migel jaiak ospatzen dira nagusiki Gamiz-Fikan, ekainetik irailera.