Berrobi | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Berrobiko udaletxea

Berrobi

Helmuga turistikoak

Herriak

Uzturre mendiaren mazeletan dagoen Berrobi herrira iritsi bezain pronto, liluratuta geratuko gara udalerriaren landa izaerarekin. Baserri ugari daude ingurunearen luze-zabalean barreiatuta, eta egiazki atsegina den paisaia eratzen dute.

 

Ingurune menditsua da, mendi eta zelai berdez estalia. Herriguneko kaleetan zehar, herriko altxor ugari ezagutzeko aukera izango dugu. Udaletxean has dezakegu ibilaldia. Egurrezko egitura dauka eta aurreko horma adreiluz egina dago. Beste hainbat eraikin eder daude udaletxearen ondoan: Arbide, Muñatorre eta Iriarte, alegia. Azken hori XVII. mendean egin zuten eta fatxada arras interesgarria dauka.

 

Udaletxearen parean dagoen San Andres eliza ere nahitaez aipatu behar da. XVI. mendeko tenplu txikia da eta dorre barrokoa, kapera nagusia, korua eta elizpea ditu. Txango eder horren ostean, atseden hartzea da onena. Horretarako, Berrobiko gereziak eta marrubiak jan ditzakegu. Beti nabarmendu izan dira kalitate eta zapore handikoak direlako.

Datu interesgarriak

Hedadura
2.70 Km
Biztanle-kopurua
576

Ekitaldiak