Helmuga turistikoak
Herriak
Ingurune natural nabarmen batean dago kokatuta Bedia, Ibaizabal ibaiaren ibarrean, oinean Mandoia mendia duela. Ibaizabal ibaiak udalerria zeharkatzen du mendebaldetik ekialdera, eta bertan hiltzen dira hainbat erreka txiki; esate baterako, Lekutxazo.
Ondare historiko zein kultural zabala dauka Bediako udalerriak. Eraikin garrantzitsuena San Joan Bautista elizak osatzen du, hiru aldare eta gangadun habeartea dituen elizak, alegia.
Ermitak, baserriak, errotak eta jauregiak
Bediako beste gune ikusgarri batzuk honako hauek dira: San Lorenzo ermita, Elexalde eskultura eta Bidekolea jauregia. Gainera, baserri zein errota ugariek eta dorretxeek ere zeresan handia dute herrian, eta guzti honengatik, euskal giro tradizionala mantentzen jakin duen herri atsegina da Bedia.
Bediako jai nagusiak San Joanak dira eta ekainaren 24an eta 25ean ospatzen dituzte. Hala ere, San Lorenzo, San Roke eta San Martin jaietan ere ospakizun ugari izaten dira herrian.