Barrika | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Barrika

Barrika

Helmuga turistikoak

Herriak

Kostaldeko leku eder hau Bizkaia lurralde historikoan dago, Uribe eskualdean.

Hainbat labarrek babesten dute Barrikako itsasertza, eta paisaia ederra osatzen dute.

Hondartza, itsasoa eta aztarnategi arkeologikoak

Ibilbidea Barrika hondartzan has dezakegu, guztiz aproposa baita txango luzeak eta lasaiak egiteko. Halaber, Butroi itsasadarra azpimarratu beharra dago; izan ere, herria zeharkatzen du, Ardanza auzoan hasi eta Bizkaiko Itsasoko bokalera heldu arte. Arrantza gustuko duen jende asko joaten da bertara, eta, gainera, uretako kirolak ere egin daitezke. Horrez gain, Kurtzio mendi inguruko aztarnategi arkeologikoak bisita ditzakegu. Hala, aspaldiko garaietako hondar ikusgarriak atzeman ahal izango ditugu.

Barrika ekaina amaieran ezagutzea erabakiz gero, San Joan jaiez gozatuko dugu. Jarduera anitz antolatzen dituzte, eta San Joan egunaren bezperan pizten duten ohiko sua nabarmen daiteke.

Datu interesgarriak

Hedadura
7.80 Km
Biztanle-kopurua
1,590

Ekitaldiak