Goierri Gipuzkoako bihotzean dago, "Benetakoaz goza" deritzon markaren baitan. Idiazabal gaztaren sorlekua da, eta bertakoek eskualdearen aberastasuna osorik gordetzea lortu dute.
Aralar eta Aizkorri-Aratzeko parke naturaletan hondar mitologiko ugari, San Adrian kobazulo ospetsua eta antzinako erromatar galtzada aurki ditzakegu.
Goierriko kultura-ondarea aberatsa eta era askotakoa da: besteak beste, monumentu multzoak, Erdi Aroko hiribilduak, meatze-guneak eta gure jatorria azaltzen duten museo ugari aurkituko ditugu bertan. Gastronomiari dagokionez, ospe handiko Idiazabaleko gazta eta bertako produktu ezin hobeak dastatu behar ditugu, eta asteazkenetan Ordiziako azokatik paseo bat eman dezakegu.
Guzti horretaz gozatzeko, Goierrin kalitatezko jatetxe eta ostatu ugari daude, eta hainbat ekintzetan parte hartzeko aukera izango duzu, benetako goierritar sentitu zaitezen.