Berantevilla | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Berantevillako herriaren ikuspegi orokorra

Berantevilla

Helmuga turistikoak

Herriak

Arabako udalerri hau Monumentu Multzo izendatu zuten, dituen erlikia historiko eta hirigintzazkoak direla tarteko, Atalaya eta Txulato mendien mazela ederrez inguratuta. Erdi Aroko arrastoak agerian daude garai hartako ezaugarriak dituzten eraikin eta monumentu askotan. Horrez gain, armarridun jauretxeak ere ikusgai daude, Berantevillako Kale Nagusian, batez ere.

 

Erdigunean, Jasokundeko Andre Mariaren eliza ikusteko geldialdia egingo dugu. Dorre eder bat eta XVIII. mende hasierako erretaula churriguereskoa ageri ditu. Herrigunetik kanpo, berriz, Ayuda ibaiaren ertzean, Linares Parkea topatuko dugu. Aisialdirako gune aparta da, futbol-zelaia, erretokiak, mahaiak, bankuak eta haurrentzako jolasak baititu.

 

Herria irailaren hasieran bisitatzea erabakiz gero, Jasokundeko Andre Mariaren omenezko jai nagusiez gozatzeko aukera izango duzu. Hilaren 9a da egunik garrantzitsuena, etxerik etxe herriko kale guztiak zeharkatzen dituen kalejira egiten baitute biztanleekin gaztelu bat osatuz. Ohitura da gaztelu hori eratzean gorengo partean dagoenak kopla bat abestea.

Datu interesgarriak

Hedadura
35.70 Km
Biztanle-kopurua
447

Ekitaldiak