Mañueta | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Mañuetako enparantza nagusia

Mañueta

Helmuga turistikoak

Herriak

Arabako lurralde historikoaren hegoaldean dago Mañueta udalerri dotorea, Ebro ibaiaren ertzean, Guardia-Arabako Errioxako Koadrilan. Erromatarren garaian du jatorria eta Ebro ibaia zeharkatzeko igarobide garrantzitsuenetako bat izan da bere historia luzean. Hasiera batean ontziz joaten ziren ibaiaren alde batetik bestera. Gero, ordea, zubi eder bat eraiki zuten. Merezi du bisitatzea.

 

Udalerriaren erdigunean, bi fasetan eraikitako Antiguako Andre Mariaren elizak emango digu atentzioa beste ororen gainetik. Portada barrokoa da; irudi nagusiak, berriz, ezaugarri erromanikoak eta gotikoak uztartzen ditu. Nabarmentzeko modukoa da, era berean, San Kristobal baseliza. Herriaren goiko aldean dago eta herrigunearen ikuspegi bikainak eskaintzen ditu.

 

Jai-egitarauari dagokionez, San Bartolome jaiak ospatzen dituzte Mañuetan abuztuaren amaieran. Azaroaren 10ean, aldiz, San Martinen ohorezko jaia egiten dute.

Datu interesgarriak

Hedadura
9.50 Km
Biztanle-kopurua
357

Ekitaldiak