Helmuga turistikoak
Herriak
Paseko hiri bihurtuta, Amorebieta-Etxano kokapen ezin hobean dago, eta bertatik ikusten dira udalerria inguratzen duten mendiak: Bizkargi eta Urrimendi, besteak beste.
Gainera, Ibaizabal ibaiak zeharkatzen du, bertako lur malkartsuetan.
Durangaldeko udalerri hau hainbat ausoz dago osatuta. Ondare kulturalari dagokionez, hainbat monumentu esanguratsu aurki ditzakegu herriko txoko ezberdinetan sakabanatuta. Kasu honetan, Zornotzako erdigunean dagoen Jasokundeko Andre Mariaren elizan ekingo diogu ibilbideari. Ondoren, Cancelada jauregia (eraikin neoklasikoa) bisitatuta, Bernagoitia auzora iritsi eta bertan, San Miguel eliza eta Erdi-aroko elementuak gordetzen dituen Berna dorrea ikusiko ditugu. Auzo honetan Zornotzako ondare kulturalaz gain, inguruetako mendiek sortzen duten bista ederraz ere gozatu ahal izango dugu.
Behin San Antonio auzora iritsita, Dudeako San Miguel ermita bisitatuko dugu, udalerriko dotoreenetakoa. Larreako zonaldean ostera, Larreako Komentua izena duen eliza eta Lopez jauregi neoklasiko ederra azpimarratu daitezke.
Etxano eta Boroa auzoetan, Oiz eta Belatxikieta mendien panoramika ikasgarrietaz disfrutatzeko aukera paregabea izateaz gain, hainbat baserri aurkituko ditugu han-hemenka. Izan ere, bi auzo hauek nekazaritza giroko gune lasai eta atseginak dira.
Festa giroa ere ez dugu ahaztu behar. Urtean zehar hainbat jai egun izan ohi dituzte zornotzarrek, baina herriko festa nagusiak, Karmengo Amaren omenezkoak, uztailaren erdialdean ospatzen dituzte.