Barakaldo | Euskadiko herriak eta hiriak | Turismoa Euskadi
Joan edukira
Barakaldo

Barakaldo

Helmuga turistikoak

Herriak

Bilbo Handia eskualdean dago Barakaldo, Ibaizabal ibaiaren ezkerraldean.

Altuera txikiko mendi ugari ditu inguruan, Argalario eta Arroletza kasu, eta iparraldean, Sestao eta Trapagaran herriak dauzka; hegoaldean, Güeñes eta Alonsotegi; ekialdean, Bilborekin eta Erandiorekin egiten du muga eta azkenik, mendebaldean, Galdames eta Güeñes ditu. Bizkaian biztanle gehien dituzten herrietan bigarrena da Barakaldo, Bilboren atzetik.

Gainera, leku pribilegiatuan egonik, errepidez ondo komunikatuta, Bilbo Handian erreferentzia puntu garrantzitsua da. Hala, Bilbao Exhibition Centre (BEC), azoka, kongresu, kontzertu eta kirol ekitaldi garrantzitsuak hartzen dituen erakustazoka handia, Ansioko lautadan eraiki zuten eta, 2004an zabaldu zutenetik, Barakaldok itxura berria eta modernoagoa du.

Paisaia aniztasuna

Paisaia zeharo ezberdinak batzen ditu Barakaldok bere barrutian. Errekatik mendira arteko bidean, gune atsegin ugari aurkituko ditu hara hurbiltzen den orok: enparantzak, etorbide zabalak, lorez apaindutako guneak eta lorategi-botaniko bat. Merezi du Regatora, erdigunetik aldenduta dagoen auzora, joatea. Aintzira artifiziala dago bertan eta inguruan bankuak eta iturriak dituen bidegorria du.

Horrez gainera, Barakaldo inguruotako kultura-erreferentzia ere bada, neurri handi batean Barakaldo Antzokiari esker, ekitaldi eta ikuskizun ugari antolatzen baitituzte urte osoan zehar. Bizkaiko udalerri honek uztailaren erdialdean ospatzen ditu Karmen herriko zaindariaren festak, eta giro ezin hobea egon ohi da egunotan.

Datu interesgarriak

Hedadura
25.03 Km
Biztanle-kopurua
98,729

Ekitaldiak