Xera Gastroteka | ERRENTERIA | GIPUZKOA | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Non jan

Euskadiko Jatetxeak

Xera Gastroteka

Club de Producto

Xera Gastroteka Errenterian dago, eta jatetxe edo taberna bat baino gehiago da. Xerak gastronomia gurtzen du arlo guztietan; horregatik, alderdi askotako eremu bat sortu dute: jatetxea, taberna, lounge eta ardotegia. Hori guztia inguru moderno eta atsegin batean, estilo industrialarekin diseinatuan. Diseinu horrek Xeraren kontzeptua abangoardista dela adierazten du, baina hotza izatetik urrun, taldeak bere lanean jartzen duen epeltasuna eta maitasuna erakusten ditu. Kontzeptu berritzailea denez, eskaintzak ere berritzaileak dira. Hasteko, pintxoak paregabeak dira: bieira zartaginean krema trufatu, azafrai eta lemon-grassekin; wagyu minihanburgesa Porto, patata krematsu, tipula gorri eta letxuga frantsesarekin; edo txibi tira frijituak oliba beltzen alioliarekin. Horiek dira, besteak beste, lokalaren proposamen erakargarrietako batzuk. Bestalde, menuan bezeroak plater hauek aurkitu ahal izango ditu, besteak beste: tenpuran egindako orri-mamien entsalada, arrain zopa, txerri azpizuna piperbeltz erara, edo ahate eta udare lasagna okela zukuarekin. Horiekin batera, munduko txoko guztietako ardo eta garagardo berezienak dasta daitezke. Bezeroari esperientzia honetan parte hartzeko gonbidapena egingo zaio eta sukaldaritzako sekretu guztiak ezagutaraziko zaizkio, sukaldea bezeroen bistan baitago. Leku moldaerraza da, gastronomia omentzen duena, eta eremu ezin hobea eskaintzen du gastronomiaz gozatu nahi duten zale guztientzat.

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza Xabier Olaskoaga - 20100 Errenteria
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba