Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Los Parajes jatetxe ostatuak bi espazio sortu ditu, printzipio bera partekatzen duten bi jatetxe desberdin: Kalitatea. Las Duelas jatetxean sukaldaritza tradizionalaz gozatuko duzu, zure oinpean dagoen XV. Mendeko koba bati begira.
Los Parajes jatetxean sukaldaritza modernoa egiten da, baina jatorrizko ukitua galdu gabe. Horrekin eta inguruaren edertasunak lagunduta, liluratuta geldituko zara. Gure familiak tradizio luzea dauka jatetxe-lanetan. Hori da gure bermerik onena modernotasun eta tradizioa uztartzen dituen karta bat eskaintzeko. Gure lur hauetan jatorria duten errezeta berritu horiek harritu egingo zaituzte, eta produktuen primerako kalitateaz gozatuko duzu.
Leku honetan plater berriak deskubrituko dituzu, gure kartako ardoekin uztartuta.