Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Soraluze jatetxea izen bereko hotelean dago, Oñatin, Arantzazuko Santutegitik kilometro batera. Euskal sukaldaritza tradizionalak eta sukaldaritza modernoak bat egiten dute bertan, eta platerak prestatzeko egungo produktuak erabiltzen dituzte. Bi jantoki daude, eta karta zabala, eguneko menua eta asteburuko menu berezia eskaintzen dituzte. Oturuntzak eta mota desberdinetako ospakizunak hartzeko egokia da oso.