Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Ricardo Perez sukaldari gazteak gidatzen du Azkuna Zentroa eraikinean dagoen dekorazio minimalistako jatetxe hau. Sormenez betetako autore sukaldaritza eskaintzen du, sasoiko produktuetan oinarrituta. Altuera ezberdinetan dauden bi egongela ditu, txuri eta beltzean dekoratuak, eta lurra haritz tindatukoa du. Xehetasunera zaindutako zerbitzua eta tratu atsegin eta profesionala. Ardandegi ona. Phillippe Starckek diseinatutako jatetxe honek terraza bikaina ere badu.