Aritxi Erretegia | MUNGIA | BIZKAIA | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non jan

Erretegiak Euskadin

Aritxi

Juan Salvado dugu Aritxi erretegiko jabe eta sukaldeburua. Salvadok eskarmentu handia du sukaldaritzan, eta, besteak beste, Boroa, Mugaritz eta Andra Mari jatetxeetan egin du lan.

 

Aritxi erretegia baserri eder batean dago, Mungian, Jata eta Sollube mendietatik oso gertu. Euskal sukaldaritzan oinarritutako platerak eskaintzen ditu batik bat. Horrez gainera, urte-sasoiaren araberako karta zabala ere badu, txingarretan erretako haragi eta arrainekin. Menu mota desberdinak daude aukeran, eta bi areto ditu, 100 eta 45 lagunentzat, hurrenez hurren.

Datu interesgarriak

Helbidea
Camino de Meñaka, 1 - 48100 Mungia
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Edukiera
180

Zerbitzuak

  • Aire egokitua
  • Haur-instalazioak
  • Txartelarekin ordaintzeko aukera
  • Bilera-gela
  • Terraza