Non jan
Euskadiko Jatetxeak
Adurizek eta bere taldeak testurak, istorioak, zaporeak eta emozioak batzen dituen bizipen bat eskaintzen dute, esperientzia sentsorial harrigarri eta estimulagarria eraikitzeko.
Andoni Luis Adurizek zuzentzen du nazioarteko kritikarien onespena jaso duen jatetxe hau.
Errenterian dago, natura-ingurunean, eta dekorazioak abangoardia eta tradizioa uztartzen ditu. Bertan euskal artisten lanak ikus daitezke. Holtz tolesgarriak jartzen dituzte jangelan, eta bezeroentzako taberna bat ere badu.
Abangoardiako sukaldaritza berezia du espezialitate nagusi, eta dastatzeko menua nabarmendu behar da. Bi Michelin izar eta hiru Repsol eguzki ditu. Upategiak aparteko aipamena merezi du, eta bezeroek karta etxera eraman dezakete, oroigarri gisa.
Lorategian ehun belar usaintsu baino gehiago daude. Aparkalekua du.