Non jan
Euskadiko Jatetxeak
XIX. Mendeko baserri eder batean kokatua Anboto mendi hegalean, Urkiola Parke Naturalaren ondoan. Isiltasuna entzuten den tokia bere lemak, jatetxea dagoen paraje ikusgarriari erreferentzia egiten dio. Hiru jangeletako nekazal dekorazioan xehetasun txikienak ere zaindu dituzte. Kartak euskal sukaldaritza tradizionalean oinarritutako sasoiko platerak biltzen ditu, sormenezko ukituekin. Haragi eta arrainen erretegia du. Etxeko postreak. Ardandegi bikaina. Goiko solairuan euskal etxe tipikoaren museoa bisitatu daiteke.