Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Jauretxe itxurako upeltegi hau mahastiz inguratuta dago.
XVII. mendeko upategi zaharrak berriago bati utzi zion lekua 1988an.
Azken hori ardoa egiteko biltegi berriak dituen XVIII. mendeko eraikin batean dago. 33 hektarea inguruko mahastiak dituzte Arabako Errioxako hainbat herritan barreiatuta, eta lursail horietan biltzen duten mahatsa baino ez dute erabiltzen ia ardo guztia egiteko. Teknikak eta tradizioek bat egiten dute upeltegi honetan, arbasoen esperientzia eta egungo enologia uztartuz eta betiere ardoa hasieratik amaierara kontu handiz landuz.
Ahalegin horren emaitza da, esaterako, "Gloria de Ostatu 2003" ardoa AEBetako Wine Enthusiast aldizkari ezagunak 2008an egindako munduko ardorik onenen zerrendako 76. lekuan egotea. Ostatu Upeltegien gainerako ardo eskaintza zabala hiru izenez merkaturatzen da: "Ostatu" (zuri gaztea, beltz gaztea, ondua eta erreserbakoa), "Mazarredo de Ostatu" (ondua) eta "Ostatu Laderas del Portillo" (egile ardoa). Upategia bisitatzeko, hitzordua eskatu behar da bulego orduetan, hots, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:30era. Gehienez ere 30 laguneko taldeak onartzen dituzte.