Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
22 hektarea baino gehiagoko mahastiak ditu Miguel Angel Muroren upeltegi txiki honek. 1984an, altzairuzko andelak erabili zituen lehen upategietako bat izan zen Arabako Errioxan. Ardogintzan arbasoengandik jasotako tradizio luzea du ikur, belaunaldiz belaunaldi pasatzen doana. 1997an ekin zioten Miguel Angel Muro y Otros Upeltegiek ardoa merkaturatzeari orduko jabearen semeak ardoak ekoizteko eta saltzeko zereginak bere gain hartu zituenean. Lau dira egun merkaturatzen dituzten ardoak: "Miguel Angel Muro" izenez saltzen den urteko ardo beltza (beratze karbonikoa erabiliz egina), Muro Vendimia Selección" markarekin merkaturatzen duten hautatutako beltza (upelean irakindakoa), "Muro Bujanda" beltz ondua eta "Amenital" izeneko egile ardoa.