Non jan
Ardo upeltegiak Euskadin
Amador García Upeltegia 1985ean sortu zuten. Arkitektura modernoa ez ezik, altzairu herdoilgaitzez egindako edukiontziak eta ardoa botilaratzeko lantegia ere baditu. Bertako upeletan ardoa ontzeko, 2000. urtean handitu egin zuten, eta Frantziako haritzaren aldeko apustu argia egin zuten kalitate handiko ardoak lortzeko. Ardo beltzak (urtekoa eta ondua), zuriak eta gorriak merkaturatzen dituzte Peñagudo", "Amador García" eta "Viña Balcorre" izenez. Posible da upeltegia bisitatzea eta ardoa dastatzea, baina, horretarako, hitzordua eskatu behar da aldez aurretik. Halere, bisitaldiak ezagunentzako (bezeroak...) pentsatuta daude batez ere.
Ez da ordaindu behar bisitaldi horiengatik.