Non lo egin
Pentsioak
Arakatu, amestu eta ezagutu Donostia
Atotxa Rooms ostatu modernoa da, Donostiara datozen pertsonak etxean bezala sentiarazteko diseinatua. Autobus eta tren geltokietatik bi minutura dago, hiriko auzo bizienetako bat den Egiarako sarbidean. Horregatik, primerako abiapuntua da edozer plan egiteko, bai aurrez prestatu badugu, bai ostatuko jabeen aholkuari jarraitu nahi badiogu.
Gelek Gipuzkoako kostaldeko herri enblematikoen izenak dituzte; esaterako, Zumaia, Donosti eta Getaria, baita Oteiza, Chillida, Basterretxea eta Ibarrola bezalako artistenak ere, eta guztiek dituzte José Luis Dizek eginiko argazki ikusgarriak. Hala, Atotxa Roomsen artea eta kultura arnasten dira, baina baita itsasoa eta olatuak ere.
Besteak beste, aulki elektrikoak alokatzeko zerbitzua du, mugikortasun murriztua duten pertsonak zailtasunik gabe ibil daitezen hirian barrena.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira