Non lo egin
Hotelak
Bezero zorrotzenei zuzendua, luxuzko boutique-hotel hau Belle Époque garaiko distiran girotuta dago. Etxea xehetasunez beteta dago, eta hirigune historikoaren ondoan dago.
Dotorezia eta ongizatea Hondarribiko Villa Magalean Hotel & Spak ezin hobeto uztartzen ditu arrantzale herri ospetsuko dotoretasuna eta artisau tradizioa.
Estilo neoklasikoa eta atenporala du, garai berrietara egokitzen jakin duena estetikan nahiz zerbitzuetan: King size oheak, wifia, Smart TV, minibarra, kutxa gotorrak, terraza edo balkoi pribatua... Logelak batu egin daitezke apartamentu txikiak sortzeko.
Hotela herriaren alde zaharrean dago, eta Span honako hauek ditu: Hammam, exfoliazio mahaia, hidromasaje dutxa aromaterapia eta luminoterapiarekin, sauna...