Non lo egin
Landetxeak
Perlakua baserria 1897an eraikitako ganadutegi zaharra da, Itziar gaineko zelaietan kokatuta dagoena; alegia, paraje naturalean, itsasoari eta Deba herriari begirako ikuspegi zoragarriak dituena.
Kostaldetik zein hondartzetatik 3 km-ra dago, eta Gipuzkoako hiriburutik ordu erdira. Gelak erabat berrituta daude, eta baserriaren adinarekin bat apainduta. Modernotasun ukitu batzuk izan arren, ez dute galdu euren funtsa eta landak berezkoa duen xarma.
Guztiak dira desberdinak, baina berdin-berdin erosoak. Bainugela pribatua, telebista, berogailua eta itsasoari zein mendiari begirako ikuspegiak dituzte. Gainera, jatetxe bat ere badu, tokiko eta etxeko gastronomiaz gozatu ahal izateko.
Bertako haragiak dira nabarmentzeko modukoak. Landa turismoak eta inguruak aisialdirako eskaintzen dituzten jarduerak zinez ugariak dira: baso hostotsuak, oinez joateko ibilbideak, ikuspegi panoramikoak eta hondartza liluragarriak.
Prezio merkeena-garestiena
* Prezioak gutxi gorabeherakoak dira