Non lo egin
Hotelak
Bilboren erdigunean dago, Guggenheim Museotik bost minutura eta denda, aisialdi eta gastronomia eremutik oso hurbil. Cosmov Bilbao ostatuak zerbitzu funtzionala eskaintzen du, inguru moderno eta atseginean. Dekorazio kosmopolita du, eta hoteleko guneak tonu zurikoak dira nagusiki, zabaltasuna eta lasaitasuna emateko. Hala ere, detaile koloretsuak ditu, berotasun ukitua emateko. Logela guztiek dute bainugela pribatua, baita wifi zerbitzua, kutxa gotorra eta 42 hazbeteko telebista ere, besteak beste. Bezero bakoitzaren premien arabera, hotelak lau logela mota ditu: Basic, Standard, Familiar eta Superior. Dagoen lekuan egonda hiriko ia edozein lekutara oinez joan daitekeen arren paseo atsegin bat eginez, Cosmov ostatuak aparkaleku eta autoak alokatzeko zerbitzu bat kudeatzen du.