Non lo egin
Landetxeak
Larrain Etxea Mañuetan kokatutako landetxe bat da, Arabako Errioxaren bihotzean, Ebro ibaiaren alboan. Inguru pribilegiatua da; ardoaren lurraldea ezagutzeko, upategiak bisitatzeko, eskaintza enogastronomiko bikaina dastatzeko eta xarmaz betetako herri monumentaletan ibiltzeko ezin hobea. Ostatuko 4 logelak banaka erreserba daitezke, edo, bestela, etxea osorik alokatu. Sukalde osotua, jan-egongela, tximinia eta lorategia dauzka, barbakoa eta guzti.