Non lo egin
Landetxeak
Guikuri landetxea Gorbeiako Parke Naturalean dagoen baserri bat da, eta Vitoria-Gasteiztik 15 minutura dago. 2011n berritu zen eta hainbat aukera eskaintzen ditu; besteak beste: bi apartamentu independente ditu lorategian eta horiek batzeko aukera dago 10 pertsona arteko edukiera izateko. Sukalde erabat hornituak dituzte, egongela tximiniarekin eta bainugela hidromasajearekin; gainera, Interneterako doako konexioa eta lorategi propioa dituzte. Etxeak erlaxatzeko eremu bat dauka: hidromasajea, finlandiar sauna eta bainu turkiarra ditu. Inguruetan xendazaletasuna, espeleologia eta hipika egin daitezke, eta, gainera, mendiko bizikletak eta piraguak alokatzeko aukera dago.