Biezko Baserria | Nekazaritza-turismoa | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Non lo egin

Nekazalturismoak

BIEZKO BASERRIA

Biezko Baserria XVI. mendeko baserri zahar bat da, goitik behera berritu dena. Atxondon dago, Anboto pean, Urkiolako Parke Naturaletik oso hurbil. Inguruetan, denetarik egin daiteke: mendi ibilaldiak, parapentea, eskalada, perretxiko bilketa… Bi lagunentzako 6 gela zabal ditu, sukalde handi eta tximiniadun egongela eder batekin. Ezin egokiagoa familientzat. Gainera, sasoiko produktu ekologikoak eros daitezke, jabeek berek ekoitziak: barazkiak, fruta, arrautzak, eztia eta garagardoa.

Datu interesgarriak

Helbidea
Olazabal Auzoa 3 - 48291 Atxondo
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Edukiera
12 leku
Erregistro zenbakia

Zerbitzuak

  • Zuhaitzak
  • Sukaldea erabiltzeko aukera
  • Bizikletak uzteko tokia
  • Haur-instalazioak
  • Internet
  • Lorategia
  • Areto soziala
  • Ile-lehorgailua
  • Telebista

Datu interesgarriak

  • Leku ikusgarria
  • Berdeguneak